XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta gañera, terrenu batzuk ere erosi zitun.

Ikasi zun kordiona yotzen, agitz ongi gañera, eta yotzen zun egunero yendia ekartziagatik, eta bertsuak ere kantatzen zitun.

Yende aunitz etortzen zen, eta andik aurrera yendiak ezagutu zun etxe ori Pauloren etxia erranda.

Ezkontza onen frutuak izandu gera, lendabiziko, mutilla, ni, ta gero neska, nere arreba Martina.

Ta beti agitz ongi bizitu gera.

Gure etxian izaten zen beti umore ona.

Aitak yotzen zun kordiona, eta kantatzen zitun bertsuak; nere amak oso ongi kantatzen zun, naiz euskeraz, naiz erdaraz ta naiz prantzesez, ta oraindik ere ala kantatzen du; nik yotzen nitun pianua eta klarinetia; ta nere arrebak pianua.

Musika faltik etzen gure etxian izaten.

Bañan orain erranen dut nola utzi zun kordiona yotzia nere aitak.

Nik nitun amalau urte, bukatu nun komerzio Bera'ko eskolapioetan eta bakazioetan nintzen.

Nere aitak etzun nai ni beti deus ere egin gabe egotia; beti erraten zidan: - Nik beretzi urtetako an ibiltzen nauken aitakin mendian eta lanian, beraren laguntziagatik, ta sosa irauzten (...).